ERRALDOI KONPARTSAK :: GIPUZKOA

ARRASATEKO ERRALDOIEN KONPARTSA

1985eko ekainaren 23an izan zen Arrasateko Konpartsaren inaugurazioa, herriko hainbat pertsona eta elkarteren laguntzari esker. Ordutik hona, eta 21 urteetako lanari esker, Arrasateko jaietan eta beste hainbat herrietan ez dira erraldoiak faltatzen, kalejirak eta bilkurak antolatzen dituztelarik. Lau Erraldoi oñaztar eta gonboatar bikoteak dira, sei kiliki eta bi zaldikoez lagundurik.

 


IRRINTZI ERRALDOI KONPARTSA

Irrintzi
Ilargi eta Eguzki dira bi erraldoiak, mitologiako zenbait iturritan aipatzen den bezala Konpartsan ere emakumezko bezala agertzen dira kolore bizi eta indartsuekin jantzita Eguzki, eta ilun eta lasaiekin Ilargi. Jantziak eta buruko apaingarriak ikerketa luze baten ondorio dira eta erdiaroko jantzietan oinarrituak daude.