Mamutxak

2003. urtean abian jarritako proiektu berri honen bitartez, Erraldoiak era normalizatu batean beste kultura arloetan txertatzea den Ondalanen egitasmoa bete nahi da.

Erraldoi eta Buruhandien inguruko espektakuluekin batera beste motatako eginkizunak bultzatu ditugu hasiera-hasieratik. Hala nola:

Konpartsa berriak sortzea, argitalpenak, buztinezko irudiak, disko bat, pinak, eskenatokiko agerketa folklorikoetan parte hartzea eta Banda batek jotako musikarentzako dantzen moldaketa.

Oraingoan, Kukubiltxo kale antzerkiko munduan murgildu gara. Urrats berri honentzako aintzat hartu ditugu gauza gehiago.

Pertsonaiak:

Pertsonaiek inguruko kultura, historia edo ohituren nondik-norakoak helarazi behar dituzte. Honetaz gain, sorlekuekiko identifikatu eta identifikagarriak izan behar dira.

Euskal mitologiari eta honen pertsonaiei heldu diegu. Azkenean, Erraldoien izaera mitologia honen bi elementu esanguratsuena izango dira: Aker beltz eta Anbotoko Mari, nor bere "laguntzaile"-ekin (Sorginak eta Ortzi) joango direlarik. Beste pertsonaia batzuk izango dira Kukubiltxoren berezko antzezlanean: Tartalo, Basajaun, Oihulari, Sugaar, Lamiak, Gaueko, Herensugea, Gentila...MAMUTXAK

mamuEkoizpen Prozesua:

Sortu zaigun aukera aprobetxatuz, gure pertsonaien ekoizpenean parte hartu dugu. Hau dela medio, prozesu hau aurrez-aurre ezagutzeko beta izan dugu. Etorkizunera begira gure Elkarterako honek sortu ditzazkeen abantailak ere kontutan hartzen ditugu.

Ezaugarri teknikoak:

Pisu ertaineko (25Kg) Erraldoien aldeko hautua egin dugu. Honek Konpartsa Txikiarekin egindako lanaren jarraibidea ahalbideratzen du, bi Konpartsen arteko zubilana eginez.

Gainontzekoari dagokionean, egurrezko kabaileteak, oreka erdiguneratzeko gerrikoa, larruzko hedaria eta gorputzeentzako beira zuntza erabiltzen dugu. Dena dela, pertsonaiek euren gorputzen goiko partean hain arropa gutxi izanda, beso gogorrak aukeratu ditugu oraingoan.

Beste irudiak, Sorginak eta Ortzi, Praisku / Sudurandi motatakoak dira. Latex-ez eginak dira. Euren jantzien nolakotasunari esker edozein motatako jendeak eraman ditzazke.

Pertsonaien nortasunari erantzunez "Zaldikoak" aker bat eta hodei bat dira. Beira zuntzaz eginda daude.

Sorgiña

ORTZI ZaldikoPertsonaia kopurua:

Azken urte hauetan gero eta ugariagoak dira Kiliki eta Zaldikoen Kontzentrazioen eskaera. Hau dela kasu, mota honetako irudi kopuru zabala egiteko beharraren aurrean topatu dugu gure burua, gure benetako gaitasuna ahantzi gabe. Ondorioz, 12 irudiko kopurua egin dugu.

Hauek geneukan lauei gehituta, Bizkaian mota honetako irudi kopuru handien daukan Konpartsa bihurtzen gaituzte. Bestalde, denbora gutxi barru Erraldoien inguruko beste pertsonaia batzuk martxan jartzeko aukera badago.

Espektakulua:

Hau Kukubiltxo Antzerki Taldea eta Ondalan Konpartsaren ekoizpena da. Hainbatetan elkarlana egin ostean espektakulu berri hau egiteko pausua eman dugu. Espektakulua Konpartsako elementu klasikoek eta estilo ezberdinetako pertsonaiek osatzen dute.

ortziHau kalea animatzeko espektakulua da. Musika eta dantzen artean lanaren pertsanaia ezberdinen aurkezpena egiten da.

Espektakulu "Mamu harrakalari" talde baten agerpenarekin hasten da. Hauek, egungo ikuspegi batetik, pertsonaia ezberdinen magia azalduko digute. Mamu eta Gentilen muduan sartzen joango dira lan ibiltari honetan, pertsonaien etengabeko agerpenarekin batera.