Deustuko Anexioaren Urteurrena

2024 Dossierra

2024an ehun urte beteko dira Deustuko Udala desegin era Bilbori nahitaez atxiki zitzaionetik (1925eko urtarrilaren 1ean), Primo de Riveraren diktadurapean.

Elizateko agintariek diktaduraren legeriak ahalbidetzen zizkien oztopo administratibo guztiak jarri zituzten gobernadore zibilaren, Bizkaiko Aldundiaren eta Gobernazio Ministerioaren aurrean, udalerri gisa irauteko eskubidea defendatuz.

Txistulariak

Bilboko Udala saiatu zen, baina ez zuen lortu, lehenago ere, Deustu anexionatzea, eta honako ebazpen hauek adostu zituen:

  • 1911ko abuztuaren 8an, Federico Moyua Bilboko alkatea zela.

  • 1916ko azaroaren 10ean.

  • 1917ko abenduaren 14an, Mariano Arana Bilboko alkate zela.

  • 1920ko abuztuaren 15ean, Rufino Laiseca alkatearekin.

  •  Azkenik , 1924ko martxoaren 23an, berriro alkate zela, Federico Moyua (urte horretako otsailaren 27an Direktorio militarrak izendatutako korporazio batekoa, Bizkaiko gobernadore zibilak proposatuta), baina oraingoan, Bilboko Udalak ebazpen hori hartzearekin batera, alkatea Madrilen zegoen, anexioa negoziatzen.

Erraldoiak Alkatearekin


Udal Estatutuari buruzko Errege Lege Dekretu berria (1924ko martxoa) indarrean sartu zenean, Deustuari apenas utzi zitzaion auzia luzatzen, eta Aldundiak eta Guardia Zibilak Bilboren aldeko jarrera hartu zuten arrazoi ekonomikoengatik eta segurtasunagatik.

AurrekuaDeustuko komisionistek, Marcos de Orueta alkatea eta Jesus de Gaztalaga udal-idazkaria buru zituztela, Madrilera egindako bidaia ugariek ez zuten fruiturik eman, Gobernadore Zibila beti aurka agertu baitzen.

Estatuko batzorde iraunkorra Deusturen alde agertu zen, baina ez zen loteslea, eta Bilboko Udalak aurkaratu egin zuen jarrera hori.

Deustuk 1924an 8.799 bizilagun zituen, batez ere landatarrak, eta hazten ari den industria batekin bat zuen itsasadarraren ondoan.

Anexio horri esker, Bilbok lursail asko bereganatu zituen, oztopo handirik gabeko orografiarekin, bere industria zabaltzeko eta etxebizitzak eraikitzeko.

1933 Mapa